XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eredu atomikoak

Zientzilariek ereduak erabili izan dituzte beti beren inguruan gertatzen diren fenomenoak edo gertakariak argitzeko.

Eredu hauek gehiago hurbilarazten gaituzte errealitatera teoria bat eratzen duten postulatuak azaldu nahian.

Teoria zientifikoak, behar hainbat behaketa eta esperimenturen ondorioz lortutakoari esker finkatzen dira, aztertutako gertakarien zergatiei buruzko hipotesiak edo iritziak egiaztatzeko.

Zientziak, honako fase nagusi hauek dituen lan metodoa erabiltzen du: behaketa eta hipotesien ezarpena, behatutako fenomenoen esperimentazioa edo berregiketa laborategian, lege indukzioa, eta kasu zehatz batean zer gertatuko den ondorioztatzea edo iragartzea, legetik abiatuz

Baina zientziaren helburua fenomenoak legeen bidez adierazteaz gain, igarritako erregulartasun horien kausak aurkitzea ere bada.

Fenomeno multzo baten ikerketan kausa horiek ezartzeko zientziak proposatzen dituen adierazpenek teoria osatzen dute.

Baina zientzia ez da hor amaitzen, ikerketek errealitatearen ezagutzan gero eta gehiago sakontzen jarraitzen dute.

Adibidez, partikulak atomoaren barruan nola dauden banaturik jakiteko, teoria desberdinak landu dira historian zehar.

Teoria atomiko bakoitzak eredu bat erabiltzen du bere postulatuak edo baieztapenak hobeto uler ditzagun.

Thomson-en eredu atomikoa

Elektroia atomoaren osagaia zela aurkitzerakoan, atomoak zatiezinak ez direla egiaztatu zen.

Aurrez jakina zenez atomoak elektrikoki neutroak direla, atomo bakoitzak behar hainbat karga positibo eduki behar zuen elektroien karga negatiboa orekatzeko

Gertakari hauek guztiek, berauek argituko zituen eredu bat lantzera bideratu zuten Thomson 1898an. Eta honela, atomoak positiboki kargaturik dauden esferak direla suposatzen du, berauen barruan elektroiak daudelarik, sandia baten barrualde gorrian hazi beltzak dauden antzera banatuta.

Atomoaren barruan elektroiak geldi zeudela suposatzen zuen.

Thomson-en eredu atomikoa

Legeak, enuntziatu labur eta orokorrak dira, behatu eta esperimentalki egiaztatutako erregulartasunei buruz.

Teoriak, errealitatearen argibide bat ematen saiatzen dira, gure adimenarentzak ulergarriago diren ereduen bidez.

Joseph J. Thomson zientzilari ingelesa, Cambridgeko Unibertsitateko Fisika Katedradun izan zen. Fisikako Nobel saria jaso zuen 1906an elektroiaren aurkikuntzagatik. Elektroiaren kargaren eta masaren balioen arteko erlazioa ezarri zuen, formula honen bidez adierazia:

- Demagun elektroiaren karga bezala hartu zuela, zein balio lortu zuen masarentzat?